943 199 551

?

Harai – Pieza berezien mekanizazioa

PRODUKZIO BITARTEKOAK ETA KALITATEA

GURE PROFESIONALEN BALIOA

Hau da, dudarik gabe, gure balio handiena. Zure zerbitzura jartzen dugu piezen mekanizazio sektorean eskarmentu handia izandako profesional kualifikatuen lantalde bat. Lantalde moldakorra da eta, sektorean hiru hamarkadatik gora jardun ondoren, gure pieza produkziorako emaitza onenak nabarmendu eta bermatzen ditu. Piezak produzitzeko arintasunak, kalitateak eta malgutasunak egiten dute gure lantaldea mekanizazioko espezialista.

TEKNOLOGIA KALITATEAREN ZERBITZURA

Mekanizazioko eta piezen produkzioko kalitatea da gure konpromiso handienetako bat. Gure lantaldeak abangoardia teknologikoko instalazioak ditu, etengabeko bilakaeran den makineria onenaz.

Bi garabiz eta atalez hornitutako 1.200m² ditugu, lan motaren arabera bereizita. Alde batetik, tornu lana: hiru tornu horizontal eta bi bertikal ditugu. Bestetik, mekanizazio zentroen gunea dugu: buru automatikoen bi zentro, baita torneatzeko eta piezak fresatzeko erabilera askotako makina bat ere.

Euskadiko berrikuntza teknologikoarekin dugun konpromisoa beti nabarmentzen dugun gauza da. Hortik dator hemen sortutako lan makineria erostearen alde egiten dugun apustua. ISO 9011-2015 Kalitate Ziurtagiria dugu 2007. urtetik.